IBILALDIA: ERROTABURU- ZUBIETA- HIPODROMO-LASARTE.

2023-09-11 09:00 -13:30

Errotaburu (Lugaritz) - Zubieta - Usurbil

Eguna: Irailaren 11a, astelehena

Topagunea: Lugaritz pasealekua (Amerika plazako botikan). Topoz Lugaritz geltokitik edo, Errotaburutik pasatzen den edozein autobusetik gerturatu daiteke.

Ordua: 9etan

Luzera: 9'3 km

Ibilbidea: bidegorria hartu eta Añorgatik aurrera Urbil merkataritza guneraino. Han, komuneko sartu-irtena egin ondoren Zubietara eta Lasarteko hipodromoara hamaiketakoa egitea.
Bukatutakoan, etxera itzultzeko trena hartuko dugu.

------------------------

Hemen dituzue gaurko, irailak 11, irteeraren xehetasunak:

Añorgara daraman bidegorritik ekin diogu eta Errekaldetik aurrera Urbilera heldu gara. Hemen, komuneko joan-etorria egin eta Zubieta aldera jo dugu. Txikierditik eta Barrenetxea baserritik pasata, Iruin sagardotegi ingurutik Lasarteko bidea hartu dugu.

Zalditegi ondoko Zaldua jatetxean hamaiketako oparoa hartu eta etxerako itzulera egiteko prestatu gara; batzuk, Topoz eta beste batzuk, autobusez.

Partaideak: 45 lagun
Luzera: 9 km
Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información