HERNANI-URNIETA-HERNANI.

2023-11-20 08:20 -13:30

Hurrengo irteera: Hernani -Urnieta-Hernani(Portu auzoa)

Eguna: azaroaren 20, astelehena.

Topagunea: Okendo kalea,18. BU13 geltokian. Autobus honek beste geltoki hauek ditu: Urbieta 20, Mendeurreneko plaza, Antxo Jakituna 26.
Helmuga Bertsolari Txirrita ( Hernaniko azken geltokia).

Ordua: 8'20ean eta autobus irteera 8'30ean.

Antigua auzoan bizi zaretenok Okendo, 10 kaletik 8'15ean ateratzen den BU 05 autobusa 8'28ean aldera Unibertsitatetik pasatzen da. Errekaldetik pasata Hernaniko kiroldegian geltokia du, Bertsolari Txirrita kaletik oso gertu dago gure ibilaldiaren hasiera.

Luzera: 10 km.

Ibilbidea: Landaretik Florida auzora zuzenduko gara. Hernaniko zenbait txoko eta parke ezagutzeko aukera emango digu eta tartean Antzieta parkeko Ginkgo Biloba.
Jarraian, Santa Barbara aldetik Urnietara helduko gara eta Hernaniko Portu auzoan amaituko dugu hamaieketakoarekin.
Pedro Mari tabernan hamaiketakoa hartu ondoren etxera itzuliko gara.
Hortarako bi aukera ditugu, autobusa ala trena. Ordutegia jakinaraziko dizuegu.

Oharrak: ibilbidean lokatza aurki genezake, beraz... Eguraldia dela eta aldaketaren bat balego, igandean adieraziko genizueke, adi.
Adio

-----------------------------

Gaurko, azaroak 20, irteeraren laburpena:

Bildu ondoren eta egin beharrekoak eginda, abiatu gara.
Nondik nora: Latsunbe Berri, Sagastialde, " Nere Borda" parke botanikoa, Sorgintxulo, Karobieta, Santa Barbara lakua eta amaiera Portu auzoan.
Euria goian behean, etengabe. Hori dela eta, ibilbidea laburtu egin dugu eta hamaiketakoa egitera 20 minutu lehenagotik iritsi gara.
Ondoren, etxera.
Partaideak: 47 lagun
Luzera: 10 km

Hurrengora arte

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información