2024-09-23 08:35 -14:00
Datorren irteera: Ficoba, Behobia, Puntxas, Irun.
Eguna: Irailaren 23a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Ficoba (Irun).
Luzera: 10 km
Ibilbidea: Ficobatik abiatu, Santiago zubia gurutzatu eta Bidasoa
ibaiaren eskuin aldetik Behobiara. Santiagoaurra uhartea aurrena eta
ondoren Faisaien uhartea ikus ditzazkegu.
Segidan, Puntxarantz abiatuko gara eta aurrerago buelta emango dugu
Irunera itzultzeko.
El Bule kafetegian hamaiketakoa egin ondoren etxera itzultzeko Ficoba
geltokian Topoa hartuko dugu
----------------------
Hemen duzue gaurko, irailak 23, irteeraren laburpena:
Ficoban taldea bildu eta abiatu gara. Gaur zeru zelaiak probaleku bihurtu dira, hodei zurien eta beltzen norgehiagoka eta tarteka eguzkia keinuka.
Bidasoa ibaia bidelagun Puntxas inguruan buelta eman eta berriz Irunera.
Hamaiketakoa El Bule tabernan hartu ondoren, Ficoban Topoa hartu eta etxera.
Partaideak: 43 lagun
Luzera: 12 km
Aste ona pasa