FICOBA- ABADIA JABETZA-IRUN.

2023-11-13 09:05 -13:30

Datorren irteera Ficoba - Abadia Jabetza - Irun 

Eguna: azaroaren 13a, astelehena

Topagunea:Topo Amara Easo

Ordua: 8,05ean eta topoa irteen da 8,15ean

Luzera: 10 km

Ibilbidea: geltokitik irten eta zubia gurutzatu ondoren zuzenean itsasertzera jeitsiko gara.
Egurrezko pasabidetik aurrera hondartzara helduko gara eta handik, Zahar Etxera Abadiako eremuan sartzeko, hasi aparlekutik eta Larretxea baserritik jarraituta.
Paseo biribila izango da. Basoa, itsasoa, labarrak, "Bikiak"... eta Nekatoenea baserrira iristen garenean aurrez-aurre gazteluarekin topo egingo dugu. Eta hori gutxi balitz Santa Ana Puntatik Loia badia ikus ahal izango dugu.
Hemen amaiera. Abadia eremutik irten eta BUS 31k, Zahar Etxearen ondoan, Irungo geltokira eramango gaitu ( San Juan plaza) eta Topoz Donostiara.

Oharra: irteera honetan ez dugu hamaiketakorik izango, norberak eraman beharko du.
Adio

--------------------

Gaurko, azaroak 13, irteeraren laburpena.
Ficoba geltokitik irten eta zubia gurutzatu ondoren zuzenean oinezko bidera jaitsi gara.
Malekoian zehar komunera joateko behar adina geldiune egin ditugu eta, halako batean Abadie Jabetzara heldu gara. Paregabeko ikusmira, gure begirada Donibane Lohizunetik Hondarribiraino hartzen zuen. Lokatzak gure ibilera mantsotu arren oso gustura egon gara.
Hamaiketakoa Nekatoenean hartu eta 31a autobusak Topora eraman gaitu etxera itzultzeko.
Goiz ederra pasa dugu.
Hurrengora arte

 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información