2023-05-29 08:35 -13:30
Datorren irteera: Fanderia - Pasai San Pedro.
Eguna: maiatzaren 29a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Fanderia, 9'02ean iritsiera
Luzera: 10'5 km
Ibilbidea: Gabierrota pasealekutik, Oiartzun ibaiaren ondoan, Nafarroako etorbidera helduko gara.
Aurrera eginez, Kaputxinoz gaina, Buenavista eta Herrera pasako ditugu. Herreran Trintxerpera daraman pasarela igaro eta hamaiketakoa hartzera.
Ikusiko dugu San Pedroko Puntetara hamaiketakoa aurretik edo ondoren joaten garen.
Etxera itzultzeko aukera desberdinak ditugu: autobusez, Herreran Topoa hartuta edo oinez Txaparrena bidegorritik.
Ondo izan
-------------------------
Gaurko, hilak 29, irteeraren laburpena
Fanderiatik 9'10ean abiatu gara. Errenteria gurutzatu eta aurrera jarraituz Herrerara heldu gara. Pasarelatik Trintxerpera eta hemen geldiune bat egin dugu komunera joateko.
Segidan, San Pedroko enbarkaderoraino eta bukatzeko "A 30 nudos" tabernan hamaiketakoa hartu dugu.
Partaideak: 43 lagun
Luzera:10 km