2023-06-26 08:35 -13:30
Datorren irteera: Fanderia - Arditurriko meatzeak.
Eguna: ekainaren 26a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean. Helmuga Fanderia, iritsiera 9'02ean
Ibilbidea: Arditurrira daraman bidegorritik aurrera eginez Altzibar auzora helduko gara eta bertan komunera joateko aukera izango dugu.
Ondoren, beti, bidegorria jarraituz Tolare ingurutik Fortaleza jatetxera hamaiketakoa egitera.
Honaino 8 km
Segidan, etxera itzultzeko bi aukera izango ditugu.
A- Aitzibar auzoraino oinez gerturatu ( 3 km) eta bertan 20 minuturo pasatzen den autobusa hartu.
B- Fanderiara oinez gerturatu ( 7 km) eta bertan 15 minuturo pasatzen den Topoa hartu.
Laster arte
----------
Gaurko, ekainak 26, irteeraren laburpena.
9ak aldera Fanderian geunden. Bidegorria hartu eta Altzibar aldera abiatu gara. Komuneko gira egin ondoren, berriz martxan etaTolare pasata buelta eman dugu Fortaleza jatetxean hamaiketakoa hartzeko.
Etxera itzultzeko batzuk Altzibarren autobusa hartu dute eta besteak Fanderian Topoa
Partaideak: 36 lagun
Luzera: 16 km gutxi gorabehera
Ondo izan