ZÚÑIGA

2024-10-07 08:00 -2024-08-2718:00

Zuñigara txangoa

Eguna: urriaren 7a, astelehena

Topagunea: Xanti jatetxearen (Anoeta) parean.

Ordua: 8etan eta bus irteera
8'10ean.

Prezioa: 20€, bus + bazkaria barne.

Egun-pasa hau, 2023-2024 urtearen amaiera bikaina ( tartaren ginga) izan zitekeela pentsatu dugu eta gustatuko litzaiguke nahi duen orok aukera izatea; baina, beharrezkoa dugun busak mugak ditu, gehienez 60 jarleku, eta horrek behartzen gaitu neurriak hartzea.

Izena ematea:
- Irailaren 16ko irteeran, hamaiketakoaren garaian, egingo da, aldi berean ordainketa eginez.
- Lehentasuna bertan daudenek izango dute. Ezin izan dutenentzat irteerara joan, beste kide batek izena eman lezake baina lehentasuna galdu du.
- Egun horretan, hilak 16, 60 izen-emate kopurua gaindituko balitz zozketa bidez bertaratutakoen artean hautatuko genituzkeen eta gainontzekoak itxaron-zerrendan geldituko lirateke.

Azkenik, honekin batera doakizue erantsita aurreikusitako ibilbidearen informazioa.
Ondo segi

 

VASCO-NAVARRO TREBIDEAREN BIDE BERDEA

76 km-ko bide erakargarria da, Estella-Lizarra Donejakuetar herriaren eta Arlaban mendatearen (Araba-Gipuzkoa mugan) artean.

"Guk egingo ditugu 6 km bakarrik"

Zuñigan, Bide Berdeak bere ibilbidearen zati menditsuena eta basatiena erakusten du. Zati honetan, arroila zeharkatzen du, mendia 

zulatzen duen tunelaren bidez.

Tunela, bere 1400 m-kin,ibilbidearen zatirik erakargarrienetako bat da, freskura eta kobazuloetako sentsazioak sortarazten dituelarik.

Tunela argiz hornituta dago bere luzera osoan .

Biaduktotik, Ega gainetik pasatzerakoan gozatzen den paisaia ere, bikaina da.

Arkijasko Biaduktoa Monumentu Artistikoa da, bere 30 m-ko altuerarekin eta bederatzi arkuekin.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información