ERROTABURU-ZUBIETA-USURBIL

2024-10-28 09:00 -13:30

Hurrengo irteera:Errotaburu - Zubieta - Usurbil

Eguna: urriaren 28a, astelehena

Topagunea: Lugaritz pasealekua (Amerika plazako botikan). Topoz Lugaritz geltokitik edo, Errotaburutik pasatzen den edozein autobusetik gerturatu daiteke.

Ordua: 9etan eta irteera 9,05ean.

Luzera: 9'3 km

Ibilbidea: bidegorria hartu eta Añorgatik aurrera Urbil merkataritza guneraino. Han, komuneko sartu-irtena egin ondoren Zubietara eta Santuenea auzotik Usurbilara hamaiketakoa egitea.
Bukatutakoan, etxera itzultzeko trena hartuko dugu.

-------------------

Hemen duzue gaurko, urriak 28, irteeraren laburpena.

Elkartzeko izan ditugun gorabeherak gaindituta, 9'15ean abiatu gara.
Añorgako bidegorritik aurrera eta Errekalde pasata Urbil merkataritza - gunera heldu gara. Hemen, komuneko sartu-irtena egin eta gero Zubieta aldera jo dugu Iruin zonaldetik Santuenea auzora heltzeko. Errepidez egindako 2 km horiek kontu handiz eta segurtasun neurriak hartuta egin ditugu.
Azkenik, Santueneatik zubia gurutzatu eta Atxega jatetxean geunden.

Itzulera trenez egin dugu.
Hasieran tenperatura fresko xamarra izan dugu baina goiza aurrera egin ahala epeltzen joan da. Ibiltzeko aproposa.
Partaideak: 56 lagun
Luzera: 11 km
Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información