2023-05-15 09:00 -13:30
Datorren irteera: Errotaburu (Lugaritz) - Lasarte, Zubietatik.
Eguna: maiatzaren 15a, astelehena
Ordua: 9etan
Topagunea: Lugaritz pasealekua 1, Plaza American dagoen botikaren parean. Bertara gerturatzeko Topoa edo Errotaburutik pasatzen den edozein dbus har genezake.
Luzera: 9km
Ibilbidea: Añorgara daraman bidegorritik ekingo diogu eta Errekaldetik aurrera Urbilera helduko gara; hemen, komunera joateko geldiune bat egingo dugu.
Jarraian, Zubietatik eta zalditoki ingurutik Lasartera iritsiko gara.
Hamaiketakoa Arrieskalleta elkartean hartuko dugu.
Itzulera, bakoitzari komeni zaion arabera, Topoz edo autobusez egingo dugu.
Ondo segi
------------------------
Gaurko, hilak 15, irteeraren laburpena.
Eguraldi aurreikuspenak euria egingo zuela esan arren, ateri egin digu eta gu pozarren.
Esanda bezala, Errekaldetik Urbilera eta komuneko jira egin ondoren, berriz martxan Txikierditik Zubietara Lasarten bukatzeko.
Iñaki tabernan tortillak jaso eta hamaiketakoa egitera Arrieskalleta elkartera abiatu gara. Han zegoen zain gure Joxe mahaiak prest.
Taldeko gidariak Marijo, Karmele eta Ines izan ditugu.
Partaideak: 35 lagun
Luzera: 9 km
Datorren astelehenera arte, ondo izan