DONOSTIA - ERRENTERIA.

2025-03-17 09:00 -13:30

Hurrengo irteera: Gipuzkoa Plaza - Errenteria.

Eguna: martxoaren 17a, astelehena

Topagunea: Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean

Ordua: 9etan

Luzera: 11,5 km

Ibilbidea: Bulebar aldera abiatuko gara eta handik Aquarium-era Apaizek pasealekutik pasata. Gero Pasealeku Berritik Kursaalera.
Gros auzoan, Ategorrietako etorbidetik aurrera eginez Txaparrenea bidegorrian sartuko gara Herrerara heldu arte.
Segidan, Pasai Antxora Errenterian bukatzeko. Hau bada, gure gaurko helmuga.
Hamaiketakoa egin ondoren, nahi dutenek azoka bisitatu ahal izango dute eta gainontzekoek, aurrera jarraituz  etxera itzultzeko Topoa hartuko dugu.

Ondo segi

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información