DONOSTIA (Plaza Gipuzkoa)- PASAI SAN PEDRO (Puntas).

2023-09-25 09:00 -13:30

Eguna: Irailaren 25a.

Topalekua: Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean.

Ordua: 9etan.

Luzera: 10 km.

Ibilbidea: portura abiatu eta Paseo Berritik Zurriolara helduko gara. Segidan, Ategorrietan bidegorrian sartu eta, Herreran Trintxerpera daraman bidea jarraituz San Pedrora iritsiko gara.
Itzuleran inguruko taberna batean hamaiketakoa hartuko dugu. Orduaren baitan, baliteke Ategorrietaraino oinez joatea; dena den, nahi duenak, autobusa edo Topoa har lezake.

----------------------

Gaurko, irailak 25, irteeraren nondik norakoak.

Zerua garbi eta 25°ko tenperaturarekin Gipuzkoa Plazatik abiatu gara. Portutik barrena Paseo Berrira. Segidan, Kursaaleko zubira eta artisten gisa alfonbra gorria zapaldu dugu, natural-natural.
Aurrera jarraituz, Nafarroa etorbidetik Ategorrietara eta obrak direla eta, Mirakrutz gaina pasata Trintxerpera.
San Pedron Albaola faktoriara eta taldeko argazkia atera ondoren Trintxerpe aldera egin dugu hamaiketakoa hartzera.

Etxera itzultzeko aukera desberdinak erabili ditugu, bakoitzak nahi izan duena.

Goiza dotorea.
Partaideak: 44 lagun
Luzera:12 km
Hurrengora arte.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información