DONOSTIKO PARKEAK. KRISTINA ENEA-AIETE-PUIO.

2023-08-21 09:00 -13:30

Datorren irteera: Kristina Enea - Aiete - Puio

Eguna: abuztuaren 21a, astelehena
Topagunea :Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean.
Ordua: 9etan eta irteera 9'05ean
Luzera: 9 km

Ibilbidea: Gipuzkoa plazatik abiatuta Santa Katalina zubia gurutzatu eta Mandasko dukearen kaletik Kristina Enea parkean sartuko gara. Gladis pasabidetik jaitsi eta Morlans aldera joko dugu.
Hemen, Aieteko sarbidea dugu. Palazioraino igo eta Etxaditik aterako gara Puio parkera joateko.
Puio parkean bira bat egin eta Mamistegitik aterata Aietera itzuliko gara.

Inguruko taberna batean hamaiketakoa hartuz amaiera emango diogu.
Ondo izan.

------------------------------------

Gaurko, abuztuak 21, irteeraren xehetasunak:

Gipuzkoa Plazatik abiatuta Kristina Enea aldera jo dugu. Bertan, bueltaxka bat egin da, paumak eta kumeak ikusteko aukera eman digu, Gladisen pasabidetik jaitsi gara Morlans auzora joateko.
Aldapa kaxkar bat igo eta Aieteko parkean geunden. Ur-jauzian argazki bat atera ondoren, Topalekuan komuneko sartu irtena egin dugu.
Segidan, Puio. Hemen ere buelta bat eman, Donostiako ikuspegiaz gozatu eta berriz, martxan.
Pagola begiralekoan argazkiak atera eta Aietera itzuli gara Topalekuan hamaiketakoa egitera.
Gaurkoa amaituta.
Adio

Partaideak: 30 lagun
Luzera: 9 km

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información