2024-04-29 08:50 -13:30
Hurrengo irteera: DONOSTI-PASAI SAN PEDRO.
Eguna: Apirilaren 29a.
Topalekua: Gipuzkoa Plaza, Foru Aldundiaren parean.
Ordua: 8,50ean, 9etan ateratzeko.
Luzera: 10 km.
Ibilbidea: portura abiatu eta Paseo Berritik Zurriolara helduko gara. Segidan, Ategorrietan bidegorrian sartu eta, Herreran Trintxerpera daraman bidea jarraituz San Pedrora iritsiko gara.
Itzuleran inguruko taberna batean hamaiketakoa hartuko dugu. Orduaren baitan, baliteke Ategorrietaraino oinez joatea; dena den, nahi duenak, autobusa edo Topoa har lezake.
--------------
Hemen duzue gaurko, hilak 29, irteeraren xehetasunak:
9ak jotzen ari ziren taldea bildu eta Bulebarrera abiatu garenean. Apaizen pasealekutik aurrera Paseo Berrira, hemen lehen komuneko sartu-irtena.
Segidan, Zurriola pasealekua eta Nafarroa etorbidea. Martxa onean, Ategorrietako aldapa igo eta Herreraino daraman bidegorria hartu dugu.
Azken txanpa, Herreratik San Pedrora eta hemen moilan buelta eman eta, hamaiketakoa egitera.
San Pedroko sarrera zeharo aldatuta dago eta pasabidean pare bat argazki atera ditugu.
Hamaiketakoa Trintxerpeko " A 30 nudos" tabernan, primerakoa, hartu ondoren etxera.
Eguraldiak ateri eutsi dio.
Partaideak: 45 lagun
Luzera: 11 km
Aste ona izan dezazuela.
Marijo, jakin ezazu gogoan zaitugula eta lehenbailehen gure artean izatea espero eta desio dugula.