DONOSTIKO HIRU HONDARTZAK.

2024-05-27 08:50 -13:00

Hurrengo irteera: Donostiako hiru hondartzak

Eguna: maiatzaren 27a, astelehena

Topagunea: Ezeiza hotela ( Ondarreta)

Ordua: 8'50ean eta irteera 9etan

Luzera: 10 km

Ibilbidea: Ezeiza hoteletik abiatuko gara Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazira.
Bira eman eta Antiguako tuneletik aurrera eginez Londres hotelean geldiune bat egingo dugu komunera joateko.
Segidan, Club Nautikotik pasa eta Kaian egongo gara. Aquarium-era igo eta Pasealeku Berrian Oteizaren Eraikuntza Hutsa eskulturarekin topo egingo dugu. Jarraian, Rafael Moneoren Kurssal jauregitik aurrera Saguesera helduko gara eta han kokatuta dagoen Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa ikus ahal izango dugu.
Azkenik eta amaitzeko, Easo plazara joango gara Gure Bizitza jubilatuen elkartean, Amara kalea, hamaiketakoa hartzera.
Ondo izan.

-----------------

Hemen duzue gaurko, hilak 27, irteeraren laburpena:

Taldea bildu eta 9etan Ezeiza hoteletik abiatu gara. Zeru estalia eta tenperatura atsegina. Orduko 4km-ko abiadura mantendu dugu eta ez dago gaizki kontutan izaten baditugu semaforoak eta jendearekin espaloiak partekatu beharra.
Amarako Zaharren tabernan hamaiketakoa hartu ondoren Zumaiako bazkarirako izen-ematea egon da; gogoan hartu hurrengo irteeran azken aukera izango dugula.Ondo atera zaigu eta goizak ateri eutsi dio.

Partaideak: 41lagun
Luzera: 10 km
Hurrengora arte

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información