2024-11-25 08:25 -13:30
HURRENGO IRTEERA: BUENABISTA (Igeldo)-IGARA.
Eguna: azaroaren 25a, astelehena
Topagunea: Boulevard,10. Bus 16 geltokia.
Ordua: 8'25ean eta Bus irteera 8'35ean. Antigua auzoan 8'45ean Ondarretatik pasatzen da.
Luzera: 10 '5 km
Ibilbidea: Buenabistara 8'55ean helduko gara. Txubillo mendiaren iparraldeko hegala hartu, itsasoa eta Getariako Arratoia ikusiz, kanpinera iritsiko gara. Ibilbide zati hau malda suabe bat du baina, hasiera denez inongo zailtasunik gabe gaindituko dugu.
Kanpinetik Murgil bide aldera autobideraino dena beherantz.
Igeldoko igelaren putzutik pasata Igara auzora iritsi eta inguruko taberna batean hamaiketakoa hartuko dugu.
Amaitzean, bakoitzak bere etxera oinez edo busean edo topoan.
Ondo segi