BUENABISTA (Igeldo)-IGARA.

2024-11-25 08:25 -13:30

 

HURRENGO IRTEERA: BUENABISTA (Igeldo)-IGARA.

Eguna: azaroaren 25a, astelehena

Topagunea:Gipuzkoa Plaza,4. (behin-behinekoa), bus 16 geltokian.

Ordua: 8'25ean eta Bus irteera 8'35ean. Antigua auzoan 8'45ean Ondarretatik pasatzen da.

Luzera: 10 km

Ibilbidea: Buenabistara 8'55ean helduko gara. Txubillo mendiaren iparraldeko hegala hartu eta, itsasoa eta Getariako Arratoia ikusiz, kanpinera iritsiko gara. Ibilbide zati hau malda suabe bat du baina, hasiera denez inongo zailtasunik gabe gaindituko dugu.
Kanpinetik Murgil bide aldera autobideraino dena beherantz.
Igeldoko igelaren putzutik pasata Igara auzora iritsi eta inguruko taberna batean hamaiketakoa hartuko dugu.

Amaitzean, bakoitzak nahi edo komeni zaion norabidea har dezake, oinez, busez edo Topoz.
Ondo segi

-------------------

Hemen duzue gaurko, hilak 25, irteeraren laburpena:

Hasiera hasieratik iragarrita zegoen bezala euri goian behean.
Lehenengo zatia kanpinera. Ikusi ezer gutxi baina usaindu bai: simaura, belarra...
Kanpinean komuneko sartu-irtena egin, kafe bero bat hartu eta Murgil bidetik martxa.
Igaran hamaiketakoa hartu eta etxera gustura.
Pixkat busti gara baina merezi izan du. Bejondeigula!

Partaideak: 30 lagun
Luzera: 9 km
Aste ona pasa.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información