BUENABISTA (Igeldo)- IGARA

2023-12-04 08:25 -2023-12-1113:30

HURRENGO IRTEERA: BUENABISTA (Igeldo)-IGARA.

Eguna: abenduaren 4a, astelehena

Topagunea: Boulevard,10. Bus 16 geltokia.

Ordua: 8'25ean eta Bus irteera 8'35ean. Antigua auzoan 8'45ean Ondarretatik pasatzen da.

Luzera: 10 '5 km

Ibilbidea: Buenavistara 8'55ean helduko gara. Txubillo mendiaren iparraldeko hegala hartu, itsasoa eta Getariako Arratoia ikusiz, kanpinera iritsiko gara. Ibilbide zati hau malda suabe bat du baina, hasiera denez inongo zailtasunik gabe gaindituko dugu.
Kanpinetik Murgil bide aldera autobideraino dena beherantz.
Igeldoko igelaren putzutik pasata Igara auzora iritsi eta inguruko taberna batean hamaiketakoa hartuko dugu.

Amaitzean, bakoitzak bere etxera oinez edo busean edo topoan.
Ondo segi

-----------------------

Gaurko, abenduak 4, irteeraren xehetasunak.

Leku Ederrera iritsi bezain pronto jendea bildu eta Txubillo mendiaren iparraldeko hegaletik abiatu gara.
Eguraldiari dagokionez, goiz freskoa, ateri eta tarteka haizea harro.
Kanpinetik, komuneko egin beharrak eginda, Murgil bidea hartu dugu eta autobide ingurutik Igeldoko igelaren putzura jaitsi gara (Zuhaitz- igela).
Argazki batzuk atera ditugu.
Berriz martxan jarri eta Ibaeta aldera jo dugu. Euri tanta batzuk bota ditu baina ezer gutxi.
Igela tabernan hamaiketakoa bukatu ondoren, hilak 18an egingo den bazkarirako zerrenda osatzen hasi gara.
Hemen gaurko irteeraren amaiera.

Partaideak: 48 lagun
Luzera: 10km
Ondo segi.

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información