BRINKOLA, LEGAZPI, ZUMARRAGA (Burdinolen Ibilbidea)

2023-07-24 08:20 -14:00

Hurrengo irteera: Brinkola, Legazpi, Zumarraga ( burdinolen Ibilbidea)

Eguna: uztailaren 24a, astelehena

Topagunea: Atotxako geltokia (Renfe)

Ordua: 8'20ean eta tren irteera 8'33ean
Helmuga Brinkola.

Luzera: 9'4 km

Ibilbidea: estaziotik irten eta San Agustin eliz aldera joko dugu. Bira egin eta Urola ibaiaren ondoan dagoen pistatik jarraituko dugu, GR-120rekin bat datorrena.
Zailtasun gabeko bidea dugu. Elorregi baserritik eta Telleriarte auzotik pasa ondoren, Urola ibaiaren zubia gurutzatuta arbolen tartean, Urola gure ezkerrean dugula, tipi-tapa Mirandaola burdinolara eta Santa Krutz ermitara helduko gara.
Segidan, Legazpi eta Andra Mari elizatik herria gurutzatuko dugu. Amaitzeko, Legazpi- Urretxu bidegorrian aurrera Zumarragara iritsi arte. Hara gaurkoa ere!

Hamaiketakoa egin eta, trenez (Renfe) etxera.
Ondo segi

-------------------------------

Hemen duzue gaurko, hilak 24, irteeraren nondik norakoak.

10ak aldera Brinkola geltokitik abiatu gara. Urola ibaiaren ertzetik eta landaretzaz inguraturik Mirandaola burdinolara heldu gara. Hemen komunera joan, argazki batzuk atera ondoren Legazpi gurutzatu eta aurrera eginez Zumarragara iritsi gara. Gaurko helmuga.

Tren geltokitik gertu dagoen taberna batean hamaiketakoa hartu ondoren 13etako trena hartu dugu etxera itzultzeko.

Irteera honek aukera eman digu nekazaritza eta industria paisaiaz gozatzeko eta gure ondarea hobeto ezagutzeko.
Ederra benetan.
Partaideak: 31 lagun
Luzera: 9'2 km

Oharra: gogoan hartu datorren astelehenean, jai eguna denez, irteerarik ez dugula izango

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información