BRÍNKOLA-LEGAZPI-ZUMARRAGA.

2023-10-23 08:20 -14:00

Hurrengo irteera: Brinkola, Legazpi, Zumarraga ( burdinolen Ibilbidea)

Eguna: urriaren 23a, astelehena

Topagunea: Atotxako geltokia (Renfe)

Ordua: 8'20ean eta tren irteera 8'33ean
Helmuga Brinkola.

Luzera: 9'4 km

Ibilbidea: estaziotik irten eta San Agustin eliz aldera joko dugu. Bira egin eta Urola ibaiaren ondoan dagoen pistatik jarraituko dugu, GR-120rekin bat datorrena.
Zailtasun gabeko bidea dugu. Elorregi baserritik eta Telleriarte auzotik pasa ondoren, Urola ibaiaren zubia gurutzatuta arbolen tartean, Urola gure ezkerrean dugula, tipi-tapa Mirandaola burdinolara eta Santa Krutz ermitara helduko gara.
Segidan, Legazpi eta Andra Mari elizatik herria gurutzatuko dugu. Amaitzeko, Legazpi- Urretxu bidegorrian aurrera Zumarragara iritsi arte. Hara gaurkoa ere!

Hamaiketakoa egin eta, trenez (Renfe) etxera.
Ondo segi

--------------------------------------------

Gaurko, urriak 23, irteeraren xehetasunak.

Hasiera trakets xamarra izan da. Trena atzerapenarekin zetorren eta azkenean Ibilbidea bi zatitan egin behar izan dugu: Donostia - Beasain eta ordu-erdi zain egonda, Beasain - Brinkola.
Brinkolan 10'30ean geunden eta arin-arin Zumarragara.
Geltokitik gertu dagoen tabernan hamaiketakoa hartu, denen gustokoa, eta berriz trena hartzera etxera itzultzeko.
Hara non, 45 minutuko atzerapenarekin zetorrela gure 13etako trena. Baina eskerrak! Alvian igotzen utzi digute eta zuzenean Donostiaraino ekarri gaituzte.

Giro freskoa eta egokia ibiltzeko.
Eskerrak eman behar dizuegu Renferen atzerapenaren aurrean izan duzuen ulertzeagatik. Mila esker.
Partaideak: 43 lagun
Luzera: 10 km
Hurrengora arte

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información