2024-11-04 08:35 -13:30
Hurrengo irteera:Arragua (Oiartzun)-Trintxerpe.
Eguna: azaroaren 4a, astelehena
Topagunea: Amara geltokia (Easo)
Ordua: 8'35ean eta Topo irteera 8'45ean
Luzera: 12 km
Ibilbidea: Arragua auzotik abiatu eta Errenteriako Fanderia auzoa alde batean utzi eta Oiartzun ibaia jarraituz, Nafarroa etorbidea zeharkatuko dugu Kaputxinoz gaineraino heldu arte.
Handik, Pasai Antxotik aurrera eginez Buenavistaraino eta segidan Herreran egongo gara.
Herreratik Trintxerpe aldera joko dugu hamaiketakoa egitera.
Hamaiketakoa egin ondoren, Txaparreneatik Ategorrietara joango gara eta handik etxera itzultzeko bus bat har genezake nahi izanez gero edo bestela, oinez jarraitu.
Ondo izan
-----------------------
Hemen duzue gaurko, azaroak 4, irteeraren laburpena:
9'10ean Arraguan geunden eta taldea bildu ondoren Arditurriko bidegorria hartu dugu. Inguruan dagoen merkataritza-gunea pasa eta Errenderira heldu gara.
Aurrera eginez, Pasai Antxo alde batean utzi eta Herrerara heldu gara.
Segidan, eskuinera dagoen parkea zeharkatuta Trintxerpen geunden. Gure helmuga.
"A 30 nudos" tabernan hamaiketakoa hartu eta etxera. Batzuk, Herreran Topoa hartuta eta beste batzuk, Txaparrenea bidegorritik Groseraino autobusa hartzeko.
Tenperatura epela eta atsegina izan dugu.
Partaideak: 60 lagun
Luzera: 9 km
Hurrengora arte