2024-10-21 08:25 -13:30
Datorren irteera: Anoeta - Asteasu - Billabona
Eguna: urriaren 21a, astelehena.
Topagunea: Atotxako geltokia.
Ordua: 8'25ean eta tren irteera 8'37ean. Helmuga Anoeta.
Ibilbidea: Anoetan Alkiza erreka ondoko bidea hartuta, ur-jauzira eta Osintzulo putzura aillegatuko gara.
Berriz Anoetara itzuli eta Irura abiatuko gara. Bertan herriko garbitokia eta San Migel eliza ezagutu ondoren, Oria ibaia jarraituz Billabonara helduko gara.
Indarrak berritzeko hamaiketakoa hartu eta etxera.
Luzera: 9 km gutxi gorabehera
Makilak eta trekking-eko oinetakoak eramatea komeni zaigu
Ondo segi
-----------
Hemen duzue gaurko, urriak 21, irteeraren laburpena:
Anoetako geltokian Osintzulo ur-jauzirako norabide hartu dugu. Arbolen artean eta erreka bidelagun ibilbide atsegina izan da.
Segidan, Irura. Herrian buelta bat eman eta bide batez garbitokia ikusteko aukera izan dugu.
Azkenik, helmuga Billabona. Baserri eta baratze artean.
Hamaiketakoa egin ondoren, etxera.
Egun ederra bota dugu.
Partaideak: 61 lagun
Luzera: 9 km
Hurrengora arte