ANDOAIN, LEITZARAN

2024-07-08 08:27 -13:30

Hurrengo irteera: Leitzaran bailara (Andoain)

Eguna: uztailaren 8a, astelehena

Topagunea: Atotxako tren geltokia (Renfe)

Ordua: 8'27ean eta tren irteera 8'37ean

Luzera: 12 km

Ibilbidea: Andoain Erdia geltokian jeitsi eta "tren txiki" bidegorria hartuko dugu.

Bi tuneletatik pasata " biserara" iritsiko gara. Honaino, 5'5 km.

Buelta eman eta Leitzaran Bisitarien Etxean geldiune bat egingo dugu komunera joateko erabiliko duguna.

Sorginen zubian argazki batzuk atera ondoren berriz martxan, antzinako ubidetik, Andoaineraino.

Hamaiketakoa hartu eta etxera itzuliko gara trenez edo BU03 autobusez (bereziki egokia Antigua auzoan bizi direnentzat)

Ondo segi

---

Hemen duzue gaurko, uztailak 8, irteeraren nondik norakoak.

Hasieran hanka- sartze txiki bat izan dugu baina 10 minutan bidean geunden.

Leitzaran ibaia bidelagun "Bisera" deituriko arrokaren parean buelta eman eta Andoain aldera jo dugu.

Gozada bat, uraren murmurioa eta berdearen freskotasuna. Bizitza borboka!

Sorginen zubian argazki saioa egin eta hamaiketakoa egitera.

Partaideak: 48 lagun

Luzera: 12 km

Ondo segi

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información