Hitzaldia OKENDOn. RAMON LETURIONDO. Francisco de Goya y su obra, un claro exponente de las contradicciones de una época convulsa

2023-11-28 10:15 -11:45

Nire bizitza profesionala irakaskuntza inguruan oinarritu da. Esan dezaket irakasle bokazionala izan naizela. Nire jorra-bideak irakasle moduan hainbat aldi izan ditu: Hasieran Soraluzeko ikastolan, bertan ikasmaterial guztia euskaratzea izan zelarik erronkarik garrantzitsuenetariko bat. Ondoren hainbat urte Hernaniko Institutuan Batxilergoko irakasle moduan aritu nintzen. Hemen materiala euskaratzen jarraitzeaz gain, Hezkuntzaren erreforma bultzatzea eta Zuzendaritzan parte-hartze zuzena izatea izan ziren nire ardurarik nagusienak. Konpromiso handiko urteak izan ziren Hezkuntzak eskatzen dituen arlo guztietan. Azkenik Usandizaga-Peñaflorida Institutuan nire ikasgaiak – Geografia, Historia eta Artea- jorratzen jarraitu nuen, ikasleentzako apunteak prestatzen eta gaurkotzen edota iruzkinak eta analisiak egokitzen (beti ere Selektibitateko azterketa kontuan izanik).

Jarduera honekin lotuta, hainbat idatzi prestatu nituen, irakaskuntzarekin lotuak. Hona hemen argitaratutako adibide batzuk: “Hernani, hiri bat nola irakurri ikasi nahian”, “Gizarte Zientziak DBHko lau kurtsoetarako – bai Ikaslearen liburua baita ere Irakaslearen Gida” edota  “Euskal artea aztergai” liburuxka.

Lugar: Casa Cultura Okendo

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información