Hitzaldia OKENDOn. DENOK ELKARREKIN EUSKERAZ. GARBIÑE BIURRUN. Giza eskubideak gaur
2025-03-26 10:15
Zuzenbidean lizentziatua 1982an, UPV/EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslea da 1982ko azarotik gaur egun arte, eta irakaskuntza euskaraz eta gaztelaniaz ematen du. Epailea 1987tik. 2009tik Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako presidentea, 2015ean eta 2021ean berriro hautatua. Hainbat gai juridikori buruzko artikulu asko idatzi ditu, besteak beste, berdintasunari, genero-indarkeriari, euskal gatazkari eta bakeari buruzkoak. Espainiako Konstituzioa euskaratzeko UPV/EHUko taldeko kidea eta Lan Prozedurari buruzko Legearen itzulpenaren zuzendarikidea. 2004ko urritik 2011ra Eusko Ikaskuntzako Gizarte Bikaintasunaren Kontseiluko kide. Euskararen Aholku Batzordeko kidea 2007tik 2020ra. ANESVAD FUNDAZIOAREN Patronatuko lehendakaria 2013ko irailetik. Hainbat elkarte-mugimendutako kidea eta kolaboratzailea. Tolosako CECILIA G. DE GILARTE FORO ERREPUBLIKANOKO kidea. Prentsa idatzian, irratian eta telebistan ere parte hartzen dut iritzi-saioetan.