Hitzaldia TOPALEKUAn. JAVIER ARMENTIA. Antropozenoa. Aro berri bat edo amaiera?
2025-01-28 10:15
Javier Armentia (Vitoria-Gasteiz, 1962) zientzialaria eta zientziaren dibulgatzailea da. Astrofisikan trebatua, ikertzaile eta irakasle izan zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean 1984 eta 1990 artean. Iruñeko Planetarioa zuzendu du 1990etik 2024ra, eta Pentsamendu Kritikoaren Aurrerapenerako Elkartearen buru izan da. Ohiko kolaboratzailea komunikabideetan (prentsa, irratia eta telebista), baita sare sozialetan ere. Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Pompeu Fabra Unibertsitatearekin komunikazio eta kultura zientifikoetan hainbat master eta graduondoko titulu irakasten ditu. Hainbat proiektutan laguntzen du, hala nola NAUKAS dibulgazio-plataforman, ZIENTZIA TABERNAN youtube-kanalean, edo CIENCIALGTBIQ.ES zientzian inklusioari eta aniztasunari buruzko blogean.