HITZALDIA ELKARREKIN TABAKALERAn;- Edurne Ormazabal Azpiroz eta Arantza Mariscal Balerdi: -"TABAKALERA. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa".

2022-03-02 10:15 -11:45

Edurne Ormazabal Azpiroz 

Komunikazio enpresen sektorean aritua, berme handiko ibilbidea du tamaina handiko proiektuen kudeaketan eta zuzendaritzan, arlo ezberdinetan: komunikabideetan eta euren kudeaketan, izen handiko kultur jardueren esparruan, eta baita industria zinematografikotik, ikus-entzunezkoetatik eta musikaren arlotik sustaturiko ekimenen esparruan ere. 

EITB Taldeko komertzial zuzendari izan zen, eta hainbat proiektu sortu eta garatu zituen aipatu enpresan, hala nola “Gaztea" musikaren irrati euskaldunaren abiarazte eta finkatzea, eitb.eus kanal digitala berritzea, edo irrati eta telebistaren nahierarako zerbitzua martxan jartzea. 

Edurne Ormazabalek eskarmentu handia du diziplina anitzeko lantaldeen zuzendaritzan eta zeharkakoak diren proiektuen kudeaketan. Enpresa, erakunde eta komunikabide pribatu zein publikoekin aritu da elkarlanean eta bereziki Zinemaldiarekin izan du urteetako lankidetza. 

Horrez gain, esperientzia zabala du aurrekontu handiko proiektuen finantzaketan, eta maila handiko kultur eta enpresa-ekitaldien diseinu eta kudeaketa-lanak egin ditu EAEko eta estatuko enpresa, elkarte eta erakundeentzat. 

Tabakalerako zuzendari nagusi da 2018ko urtarrilaz geroztik. 

Arantza Mariskal Balerdi 

Bibliotekonomian eta Dokumentazioan diplomatua Bartzelonako Unibertsitatean, Geografia eta Historia ikasketak egin zituen EHU-UPVn. Kultura Baliabideen Kudeaketan graduondokoa Deustuko Unibertsitatean eta Dokumentazio Digitala Kataluniako Universitat Obertan. 

Xenpelar Dokumentazio Zentroak (euskal ahozko ondare inprobisatua gorde, kontserbatu eta zabaltzeko dokumentazio zentroa) martxan jarri eta zuzendu zuen (1990-2009), ondoren Tabakalerako lantaldean sartzeko. 

2009tik 2020ra, Ubik Tabakalerako sorkuntza-liburutegiaren arduraduna izan da, eta proiektua diseinatzean, zehaztean, abian jartzean eta sendotzean zentratu da. 

Gaur egun, Medialab Tabakaleraren arduraduna da, Ubik eta Hirikilabs laborategi herritarraren fusiotik sortutako proiektua. 

Gaur egun duen arduratik abiatuta, proiektuak bultzatzen ditu herritarrak ahalduntzeko eta tokiko komunitateak eta sareak indartzeko, gizartea eraldatzeko funtsezko elementu gisa, jakintza sortuz eta kulturarako sarbidea emanez. 

 

 

Lugar:

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información