2024-10-15 10:15 -1970-01-0111:45
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna.
Juanjo Álvarez GLOBERNANCEko (Gobernantza Demokratikorako Institutua) idazkaria da, eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko (EUROBASK/CVME) idazkari nagusia izan zen (2003-2012 maiatza). Gaur egun, FEDIPeko (Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren Espainiako Foroa) presidentea da, eta Jakiunde Euskal Akademiako kide osoa.
Era berean, EUROPAKO BATZORDEAK (Justizia, Askatasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak) aditu izendatu zuen 2007an, Justizia Zibilaren, mugen, datu pertsonalen babesaren eta segurtasun-eremuen arloetan.
Profesionalki abokatu eta enpresa-aholkulari gisa lan egiten du Compliance eta nazioarteko kontratazioaren arloetan, eta IKERBASQUE fundazioko, UNED Bergara fundazioko, Eguia-Careaga fundazioko (SIIS) eta MATIA fundazioko kide da.
LABORAL KUTXA banku-erakundearen Kontseilu Errektoreko kontseilari independentea da.
Lugar: Casa Cultura Okendo