HITZALDIA DENOK ELKARREKIN OKENDO K.E.: Eneko Iriarte Avilés. Penintsula Iberiarreko historia genomikoa: Atapuercatik egungo euskaldunetara
2024-04-30 10:15
Burgosko Unibertsitateko Zientzia Historikoen Departamentuko irakaslea 2011tik. Atapuercako mendilerroko aztarnategietako ikertzaile-taldearekin elkarlanean ari da 2002tik. Euskal Herriko Unibertsitatean doktoretza egin zuen 2004an. Landa-laneko kanpaina ugari egin ditu Sirian, Libanon, Jordanian, Marokon eta Iberiar Penintsulan.
Bere ikerketa-lana erregistro sedimentarioak, lakuetako zundaketak eta estratigrafiako eta sedimentologiako tresnak aztertzea da. 2020. urtetik, Burgosko Unibertsitateko IsoTOPIK Isotopo Egonkorren Laborategiko zuzendari zientifikoa da.