Hitzaldia OKENDOn. DENOK ELKARREKIN. JOSE LUIS REBORDINOS. Nola kontatu errealitatea zinematik: fikzioa ala ez?

2025-01-07 10:15

 European Film Academy (EFA) erakundeko kidea eta Argentinako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako ohorezko kidea. 2015ean, Ministroen Kontseiluak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion. Pedagogia Berezian lizentziatua. Donostia Kulturako Zinema Unitateko zuzendaria 22 urtez. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen zuzendaria 21 urtez eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren zuzendaria 8 urtez. 22 urtez Nosferatu liburu bilduma zuzendu du. Elías Querejeta, Montxo Armendáriz, Antxon Eceiza, Julio Medem, Javier Aguirresarobe eta beste euskal zinemagileei buruzko hainbat libururen egilekidea da, baita Asiako zinemari (Shinya Tsukamoto, poeta eta zinemagintzako gerrillaria) eta hainbat gairi buruzko (El dolor, los nervios culturales del sufrimiento - Breve historia del cortometrajes vasco) liburuena ere. 2011ko urtarrilaren 1ean Donostiako Zinemaldiko zuzendari kargua hartu aurretik, Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen 15 urteetan. 2017ko urrian Asian Future saileko epaimahaikide izan zen Tokioko Nazioarteko Zinemaldiaren 30. edizioan. 2018ko abuztuan, First Look Jury epaimahaiko kide izan zen Locarnoko jaialdian.

Lugar: Casa Cultura Okendo

Uso de Cookies: Las cookies nos permiten ofrecer nuestros servicios. Al utilizar nuestros servicios, aceptas el uso que hacemos de las cookies.

ACEPTAR Más información